Laura eta biok dagoeneko Gabonetako tailerra prestatu dugu. Norentzat ? 3 eta 7 urte bitarteko haurrentzat.Tailer honen helburua , haurrak disfrutatzea eta aldi berean gorputza lantzen ikastea da , bai joku , psikomotrizitate , antzerkiaren bidez....Bestetik sormenari , irudimenari askatasuna emango diogu eskulan dibertigarrien bidez. ANIMA ZAITEZTE !!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!
sábado, 24 de noviembre de 2012
jueves, 22 de noviembre de 2012
Udazkenari ongi etorria
Udazkena iristear dago eta animaliek beren etxeak behar dituzte hotzik ez pasatzeko. Betiko ikastolako neska mutilak lanean jarri dira animalien etxeak prestatzen. Horretarako, kartoi zatiak moztu eta hauei forma ezberdinak eman diete, ondoren pintzelekin margotu dituzte . Hona hemen animalitxoek udazkenean hotzik pasa ez dezaten sortutako etxeak!
miércoles, 14 de noviembre de 2012
Ametsharraparia
Ipar Amerikan dute jatorria. Ametsharraparia edo amets ehiztariak eraztun batez osatuta daude, antzinean egurrezkoak zirenak. Barrukoaldean sare bat dute eta objetu ezberdinez apaindurik egoten dira: lumak... Esan ohi da hauen eginkizuna, pertsonen ametsak harrapatzea dela, positiboak direnak soilik pasatzen utziz. Amets gaiztoak ordea, sarean gelditzen dira harrapatuta eta goiza iristean egunaren argiarekin erretzen dira hauek bete ez daitezen. Betiko eta Geroa ikastolako neska mutilak, beren ametsharrapariak sortu dituzte, ereinozko makil bat erabiliz, honek duen malguntasunagatik. Sarea egiteko kolore ezberdinezko artilak erabili dituzte ere pinak, lumak, gaztainak eta bitxiak bezalako apaingarriak ere. Hona hemen emaitzak. IKUSGARRIAK BENETAN!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!
jueves, 1 de noviembre de 2012
Maskarak
Itxura karratuko kartoirik bai? Has zaitez irudimenarekin jolasean... bikingo bat , sorgina bat , asto bat ?Ez zaitez larritu mila eta mila aukera dituzu zure pertsonai gogokoena sortzen hasteko !Lehenik eta behin , karratu itxurako kartoi bat , hortik aurrera irudimenarekin jolasten hasi besterik ez dugu behar , non akriliko , rotulki , brilantinen bitartez norberaren ideiari bizia emanez.
Ze neskato ederrakkk!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!