domingo, 9 de diciembre de 2012

Nire lehen ilustrazioak


Tupustean ageritako aukera onartu eta hona hemen lortutako emaitza. “Talia y el verano mágico” izan da Nerea Malcorrak idatzitako umeentzako ipuina. Historioa bazuen bai, baina bere pertsonaiei bizitza emateko laguntza eskatu zidan eta horrela sortu nuen Manhattan bizi den 8 urtetako neskato hau, bere gurasoak, osaba eta lehengusuak, Manhattan hiria bera, Simon osabaren etxera Hudson ibaiaren goialdean…
Historiaz eta marrazkiez disfrutatzea espero dut.

sábado, 1 de diciembre de 2012

Gabonetako apaingarriak

Gabonak dakartzan usain hotza nabaria da dagoeneko. Kaleak laister argiz beterik sumatuko ditugu  eta geuk  polimerozko apaingarri eta bitxiak egin ditugu Eguberriko festak ospatzeko.








sábado, 24 de noviembre de 2012

Gabonetako tailerra

Laura eta biok dagoeneko Gabonetako tailerra prestatu dugu. Norentzat ? 3 eta 7 urte bitarteko haurrentzat.Tailer honen helburua ,  haurrak disfrutatzea eta aldi berean  gorputza lantzen ikastea da , bai joku , psikomotrizitate ,  antzerkiaren bidez....Bestetik sormenari , irudimenari askatasuna emango diogu eskulan dibertigarrien bidez. ANIMA ZAITEZTE !!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!



jueves, 22 de noviembre de 2012

Udazkenari ongi etorria

Udazkena  iristear dago eta animaliek beren etxeak behar dituzte hotzik ez pasatzeko. Betiko ikastolako neska mutilak  lanean jarri dira animalien etxeak prestatzen.  Horretarako, kartoi zatiak moztu eta hauei forma ezberdinak eman diete, ondoren pintzelekin margotu dituzte . Hona hemen animalitxoek udazkenean hotzik pasa ez dezaten sortutako etxeak!









miércoles, 14 de noviembre de 2012

Ametsharraparia

Ipar Amerikan dute jatorria. Ametsharraparia edo amets ehiztariak eraztun batez osatuta daude, antzinean egurrezkoak zirenak. Barrukoaldean sare bat dute eta objetu ezberdinez apaindurik egoten dira: lumak... Esan ohi da hauen eginkizuna, pertsonen ametsak harrapatzea dela, positiboak direnak soilik pasatzen utziz. Amets gaiztoak ordea, sarean gelditzen dira harrapatuta eta goiza iristean egunaren argiarekin erretzen dira hauek bete ez daitezen. Betiko eta Geroa ikastolako neska mutilak,  beren ametsharrapariak sortu dituzte, ereinozko makil bat erabiliz, honek duen malguntasunagatik. Sarea egiteko kolore ezberdinezko artilak erabili dituzte ere pinak, lumak, gaztainak eta bitxiak bezalako apaingarriak ere. Hona hemen emaitzak. IKUSGARRIAK BENETAN!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!









jueves, 1 de noviembre de 2012

Maskarak


Itxura karratuko kartoirik bai? Has zaitez irudimenarekin jolasean... bikingo bat , sorgina bat , asto bat ?Ez zaitez larritu mila eta mila aukera dituzu zure pertsonai gogokoena sortzen hasteko !Lehenik eta behin , karratu itxurako kartoi bat ,  hortik aurrera irudimenarekin jolasten  hasi besterik ez dugu behar , non akriliko , rotulki , brilantinen bitartez norberaren  ideiari bizia emanez.







Ze neskato ederrakkk!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!




































martes, 23 de octubre de 2012

Noren gela?


Aratz , Paula , Marko , Ikerren gela. Kartoia eta polimero buztinaren bidez norberaren gela zein den adierazten duten txartelak egin dituzte Geroa ikastolako neska mutilak.Lehenik kartoia zetazko paperez estali dute eta ondoren  buztin polimeroz norberaren izena itsatziz.


jueves, 11 de octubre de 2012

Buztin polimerozko kuadrotxoak

Hona hemen Betiko Ikastolako ikasleeek egindako polimero buztinezko kuadro bitxi hauek. Buztin polimeroa modelatzeko pasta bat da , erosoa eta emaitza ikusgarriak eskeintzen dizkigunak, etxeko labean 100 - 130 gradutan egosi ostean gogortasuna hartzen duena.










Ikastaroari ongi etorria


Ikastaroari hasiera emanez eta udazkenari bidea utziz , pixkanaka pixkanaka martxa hartzeko ordua heldu da. IRUDIMENA eta SORMENARI  askatasuna ematea konbidatzen zaituztet ikastaro honen bidez.

miércoles, 5 de septiembre de 2012

Xomorroak

Xomorro zoragarri hauek , Geroa eta Betiko ikastoletako neska mutilak egindakoak dira. Nahiz eta lan honetan  gaia denentzat bat izan eta erabilitako materiala kartoia , norberak bere sormenari askatasuna eman dio. Emaitzak hemen dituzue. Politak benetan !!!!!!!!!!!!






Politak benetan!!!!!!

sábado, 1 de septiembre de 2012

Loreak bihotzean

Hona hemen gaurko proposamena :    kartoiezko loreak
Lan  erraza eta emaitza bikainak dituena. Kartoia eta akrilikoak beharko ditugu lore tropikal  hauek egiteko. Xomorroren bat baduzue , itsatsi eta listo.



Itsasoko fauna

Itsasoari buruzko koadrotxo hauek, buztinezko polimeroan dira.















Buztin polimerikoa, modelatzeko erabiltzen den pasta da. Malgua , erresistentea , modelatzeko erraza eta etxeko labean 100-130 gradu C egostu ostean gogortasuna hartzen duena. Kolore sorta handia dago , moztu , tolestu, moldeatu eta bestelako elementuekin nahasi daiteke: margoak , tinteak , pigmentuak....Ez da material toxikoa eta behin egosita leundu , zulatu eta margotzeko aukera ematen du.Merkatuan hainbat marka dago: Fimo , Sculpey , Kato , Cernit...

jueves, 30 de agosto de 2012

Ipuinak kontu kontari

Ipuinak kontatzeko era bitxi bat proposatzen dizuet , latak eta poxpolo kaxak bererabiliz , teknika ezberdinen bitartez : collage , mache papera , marrazkia...