miércoles, 13 de marzo de 2013

Fauna


Argazkiei erreparatu eta ikus ditzagun Geroa ikastolako LH6.en  mailako ikasleek sortutako dominak. Baietz arrigarriak izan ?
Kartoia,  aldizkari eta albal papera erabiliz animaliak bolumena  izan dezaten lortu dute,  ondoren "papel maché" teknikaren bitartez animaliei itxura eta gogortasuna eman diete. Azkenik,  pintzela eskuan  eta irudimenari askatasuna emanaz,  akrilikoen bidez kolorez apaindu dituzte.








Buruhandiak

Geroa ikastolako LH4. en mailako neska-mutilak lan eta lan egon dira azkenengo boladan honako buruhandi ikusgarri hauek egiteko. Kartoi orriak eta kutxak erabiliz , "papel maché " teknikaren bidez (aldizkari zatiak eta empapelatzeko  lika)  kartoizko buru erraldoi hauek eraiki dituzte. Ondoren pintzela eta akrilikoen bidez kolorez apainduz.
HONA HEMEN EMAITZAK!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!










viernes, 8 de marzo de 2013

Kartoizko animaliak

Kartoizko zilindroak , margoak eta irudimena besterik ez dute behar izan Betiko eta Geroa ikastolako neska mutilak honako animali dibertigarri hauek sortzeko.