domingo, 26 de mayo de 2013
Kaxa harrigarriak !
Zapata kaxak , kartoiak , aldizkariak , papereztatzeko lika eta kortxoak behar izan dituzte kaxa harrigarri hauek egiteko. Lehenik kaxa apaintzeko gaia erabaki behar izan dute , gero kartoi zatien bidez bolumena sortu , ondoren aldizkari zati eta papereztatzeko likaren bidez kaxa guztia estali , papel maché teknikaren bidez. Azkenik margotu eta kortxoen bidez sortutako pertsonaiak itsatsi.
viernes, 24 de mayo de 2013
Burukoak
Tatuajeak inspirazio modura , ehunak margotzeko margo bereziak eta irudimena besterik ez dute behar izan , honako buruko erakargarri hauek sortzeko. Ehunak apaintzeko margoen bidez gure jantziak ( kamisetak , galtzak , kazadorak , zapatilak ... ) margotu ditzakegu. Lan honen azkenengo pausoa koloreak fijatzean datza , pausu hau margotutakoa hiru minutuz urik gabe plantxatuz lortuko dugu.
HONA HEMEN EMAITZAK !!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!
HONA HEMEN EMAITZAK !!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!
miércoles, 22 de mayo de 2013
Erretratoak
Hona hemen Geroa ikastolako neska mutilen erretratuak. Manley margoak eta kartoi lauki zuzen bat nahikoak izan dira erretratu polit hauek egiteko.