Geroa eta Betiko ikastolako neska mutilak mendian ikusi ditzakegun xomorro zoragarriak erakutsi nahi izan dizkigute. Horretarako kartoia eta margoak erabili dituzte. Hona hemen emaitzak!!!
jueves, 17 de octubre de 2013
Ikastaroari ongi etorria
Ikastaroari hasiera emanez eta udazkenari bidea utziz , behin eta berriro irudimena eta sormenari askatasuna ematea konbidatzen zaituztet.
domingo, 26 de mayo de 2013
Kaxa harrigarriak !
Zapata kaxak , kartoiak , aldizkariak , papereztatzeko lika eta kortxoak behar izan dituzte kaxa harrigarri hauek egiteko. Lehenik kaxa apaintzeko gaia erabaki behar izan dute , gero kartoi zatien bidez bolumena sortu , ondoren aldizkari zati eta papereztatzeko likaren bidez kaxa guztia estali , papel maché teknikaren bidez. Azkenik margotu eta kortxoen bidez sortutako pertsonaiak itsatsi.
viernes, 24 de mayo de 2013
Burukoak
Tatuajeak inspirazio modura , ehunak margotzeko margo bereziak eta irudimena besterik ez dute behar izan , honako buruko erakargarri hauek sortzeko. Ehunak apaintzeko margoen bidez gure jantziak ( kamisetak , galtzak , kazadorak , zapatilak ... ) margotu ditzakegu. Lan honen azkenengo pausoa koloreak fijatzean datza , pausu hau margotutakoa hiru minutuz urik gabe plantxatuz lortuko dugu.
HONA HEMEN EMAITZAK !!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!
HONA HEMEN EMAITZAK !!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!
miércoles, 22 de mayo de 2013
Erretratoak
Hona hemen Geroa ikastolako neska mutilen erretratuak. Manley margoak eta kartoi lauki zuzen bat nahikoak izan dira erretratu polit hauek egiteko.
miércoles, 13 de marzo de 2013
Fauna
Argazkiei erreparatu eta ikus ditzagun Geroa ikastolako LH6.en mailako ikasleek sortutako dominak. Baietz arrigarriak izan ?
Kartoia, aldizkari eta albal papera erabiliz animaliak bolumena izan dezaten lortu dute, ondoren "papel maché" teknikaren bitartez animaliei itxura eta gogortasuna eman diete. Azkenik, pintzela eskuan eta irudimenari askatasuna emanaz, akrilikoen bidez kolorez apaindu dituzte.
Buruhandiak
Geroa ikastolako LH4. en mailako neska-mutilak lan eta lan egon dira azkenengo boladan honako buruhandi ikusgarri hauek egiteko. Kartoi orriak eta kutxak erabiliz , "papel maché " teknikaren bidez (aldizkari zatiak eta empapelatzeko lika) kartoizko buru erraldoi hauek eraiki dituzte. Ondoren pintzela eta akrilikoen bidez kolorez apainduz.
HONA HEMEN EMAITZAK!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!
HONA HEMEN EMAITZAK!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!
viernes, 8 de marzo de 2013
Kartoizko animaliak
Kartoizko zilindroak , margoak eta irudimena besterik ez dute behar izan Betiko eta Geroa ikastolako neska mutilak honako animali dibertigarri hauek sortzeko.
lunes, 25 de febrero de 2013
Sartu aurretik atea jo!
Ikasten edo lo zaudelarik , bat batean norbaitek atea ireki eta zure lo gelan sartzen da.
Ahaztu ahal zaigu beste norbaiten lo gelan sartu aurretik atea jo behar dela?
Hona hemen , horrelakorik ez gertatzeko , ikasleek kartoiez egindako zintziligailuak.
Ahaztu ahal zaigu beste norbaiten lo gelan sartu aurretik atea jo behar dela?
Hona hemen , horrelakorik ez gertatzeko , ikasleek kartoiez egindako zintziligailuak.