miércoles, 14 de noviembre de 2012

Ametsharraparia

Ipar Amerikan dute jatorria. Ametsharraparia edo amets ehiztariak eraztun batez osatuta daude, antzinean egurrezkoak zirenak. Barrukoaldean sare bat dute eta objetu ezberdinez apaindurik egoten dira: lumak... Esan ohi da hauen eginkizuna, pertsonen ametsak harrapatzea dela, positiboak direnak soilik pasatzen utziz. Amets gaiztoak ordea, sarean gelditzen dira harrapatuta eta goiza iristean egunaren argiarekin erretzen dira hauek bete ez daitezen. Betiko eta Geroa ikastolako neska mutilak,  beren ametsharrapariak sortu dituzte, ereinozko makil bat erabiliz, honek duen malguntasunagatik. Sarea egiteko kolore ezberdinezko artilak erabili dituzte ere pinak, lumak, gaztainak eta bitxiak bezalako apaingarriak ere. Hona hemen emaitzak. IKUSGARRIAK BENETAN!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!









No hay comentarios:

Publicar un comentario